Zero Waste

Eta, zer da Zero Zabor?

Erraza da Zero WasteZero Zabor egitasmoen esanahia ulertzea. Izan ere, hondakinei buruz dugun kontzeptua aldatzea besterik ez da. Horretarako, gure paretik edozein moduz kendu beharreko zerbait ikusi ordez, berriz ere prozesu naturaletan nahiz produktiboetan baliotsu diren baliabidetzat hartu beharko genituzke. Esfortzurik ere egin gabe, sistema naturaletan hauteman dezakegu ezaugarri hori. Ekosistemetan ez baita hondakinik sortzen.

 Are eta gehiago, Zero WasteZero Zabor programek materialak ziklo itxietara itzultzeaz gain, ezinbesteko beste jomugak lortzeko ekintzak proposatzen dituzte. Eta helburu horiek ez dira nolanahikoak; Zero Zabor Toxikoak, Zero Zabor Arriskutsuak eta atmosferara Zero Emisioak. Hau lortzeko bidean, materialen bizitza zikloak arretaz aztertu behar dira, ekodiseinuaren aldeko apustua eginez eta energia eraginkortasuna bilatuz. Inola ere ez, zentsurik gabeko errauskailuetan suntsitzen baditugu. 

Begi-bistan denez, erosi-bota-erosi eredua ez da eraginkorra eta bai, berriz, natura suntsitzen duena eta oso garestia. Horren aurrean, produktuen eta prozesu berriak proposatzen dituzte Zero Zabor ekimenek. Materialak berriro erabiltzea eta birziklatzea ondo dago, jakina, baina gakoa prebentzioan eta murrizketan dago. Beste erabilera bat ez badute, materialak baztertzeko aldarrikapena egin nahi du Zero Zabor Zumaian taldeak.

Heldu-ezina badirudi ere, Zero Zabor jomugak helburu zehatza eta bizigarria erakusten du eta, iraunkortasunaren bidean, irudimena eta berrikuntza lantzeko erronka bota digu.

¿Qué es Cero Residuos?

El significado de los programas Zero WasteResiduo Cero es fácil de comprender. Se trata, simplemente, de cambiar el concepto que tenemos de la palabra residuo como algo de lo que hay que deshacerse, para considerarlo como un recurso potencial; nueva materia prima que puede volver a alimentar los procesos naturales y productivos. Sin demasiado esfuerzo, podemos apreciar esta cualidad en los sistemas naturales, donde no se producen residuos.

Pero las soluciones Residuo Cero van más allá, porque además de reintegrar los materiales a ciclos cerrados, ponen en práctica acciones cuyas metas son Cero Residuos Tóxicos, Cero Residuos Peligrosos y Cero Emisiones a la atmósfera. Esto solo se consigue estudiando detenidamente el ciclo de vida de los materiales, apostando por el ecodiseño y trabajando por la eficiencia energética. Nunca quemándolos en siniestras incineradoras.

Frente al ineficiente, costoso, y ambientalmente destructivo comprar-tirar-comprar, las iniciativas Cero Residuos implican el rediseño de los productos y de los procesos. Zumaian Zero Zabor propone la reutilización y el reciclaje, pero sobre todo quiere incidir en la prevención, rechazando el uso de materiales que no puedan volver a tener ninguna utilidad.

Aunque parezca inalcanzable, Cero Residuos propone un objetivo definido y estimulante, que necesita de ideas innovadoras en el camino de un futuro sostenible.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s