Artxiboa gaika: Zabaldu

Gipuzkoako Hondakinak kudeatzeko planaren aldaketa

Aldundiak aurkeztu duen Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Planaren aldaketa ezagutu nahi? Irudia sakatu pdf-a irakurri ahal izateko? Advertisements

Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Konpostajea

Aldundiak aurkeztutako planak proposatzen dituen azpiegiturekin bukatzeko, hona hemen konposta egiteko bi sistema:

Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Eta digestio anaerobikoa edo metanizazioa?

Aurrekoarekin jarraituz, gaika bildutako materia organikoa tratatzeko horrelako sistema bat proposatzen dute San Markon (eta Lapatxen dagoen bezalako beste 6 konpostatze-planta).

Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Trataera mekaniko-biologikoa, zer da?

Aldundiak aurkeztu duen hondakinak kudeatzeko planaren aldaketan, gainerako zatikia (“fracción resto”) inerte bihurtzeko trataera mekaniko-biologikoa proposatzen du (hiru planta, hain zuzen ere). Planta horiek malguak izateko daude pentsatuta, gaikako bilketak izango duen gorakada handia ahalbidetzeko. Trataera mekaniko-biologiko hori egiteko metodo … Irakurtzen jarraitu

Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

MOSAIKOAN PARTE HARTUTAKOEI, ESKER ONEZ

http://youtu.be/gIwQp7PM4QE

Ekainaren 8an 250 herritar elkartu ginen Zumaian, guztiok oihu beraren pean: “Errausketarik ez!!”.

Guretzat handia izan zen jasotako erantzuna: 250 lagun prest, 250 lagun erne, 250 lagun argi. Prest, nork bere kasa egin dezakeen ekintza soil bezain garrantzitsua egiten jarraitzeko: norberaren hondakinak sailkatzea. Erne, komunikabideetatik datozkigun intoxikazio eta gezurretatik babesteko. Eta argi, informazioa bildu eta iritzi sendo bat osatzeko.

Izandako prestutasuna eta jarrera eskertu nahi ditugu, eta ekainaren 17rako gonbita luzatu. Zumaian egin duguna handia izan da; Donostian egingo duguna, erraldoia!
Gipuzkoan aire garbia izan dezagun lanean jarraitu behar dugulako, goazen gauzak ondo egitera!

Ekainaren 17an guztiok Saguesera!!!!

Irakurtzen jarraitu

Bideoa | Posted on by | Iruzkin bat utzi

Ekainaren 17an, Donostian, errausketari ezezko ozena ematera goaz

Grisa da porlana, grisa errautsa, grisa zaborra. Grisa da batzuek ekarri nahi diguten etorkizuna. Errausketa da eskaintzen diguten bakarra. Errausketa grisa, etsi-etsian. Baina guk, etsipenaren aurrean, kolorea aldarrikatzen dugu.Benetako etorkizuna. Benetan aukera badagoelako errausketa alde batera utzi eta tratamendu garesti eta … Irakurtzen jarraitu

Deialdiak, Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

OSTIRALEAN BEHEKO PLAZAN, 19:30ETAN

Horixe da hitzordua. Denok bat egin nahi dugu festa batean. Denok bat egingo dugu MOSAIKO alai batean. Denok bat egingo dugu Gipuzkoa garbi baten aldeko aldarrian. Duela urtebete erraustegiari moratoria bat ezartzeko eskaera egin genuen, dantzaldi jendetsu baten bidez, eta … Irakurtzen jarraitu

Deialdiak, Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatua | Iruzkin bat utzi