Artxiboa gaika: Deialdiak

MOSAIKOAN PARTE HARTUTAKOEI, ESKER ONEZ

http://youtu.be/gIwQp7PM4QE

Ekainaren 8an 250 herritar elkartu ginen Zumaian, guztiok oihu beraren pean: “Errausketarik ez!!”.

Guretzat handia izan zen jasotako erantzuna: 250 lagun prest, 250 lagun erne, 250 lagun argi. Prest, nork bere kasa egin dezakeen ekintza soil bezain garrantzitsua egiten jarraitzeko: norberaren hondakinak sailkatzea. Erne, komunikabideetatik datozkigun intoxikazio eta gezurretatik babesteko. Eta argi, informazioa bildu eta iritzi sendo bat osatzeko.

Izandako prestutasuna eta jarrera eskertu nahi ditugu, eta ekainaren 17rako gonbita luzatu. Zumaian egin duguna handia izan da; Donostian egingo duguna, erraldoia!
Gipuzkoan aire garbia izan dezagun lanean jarraitu behar dugulako, goazen gauzak ondo egitera!

Ekainaren 17an guztiok Saguesera!!!!

Irakurtzen jarraitu

Bideoa | Posted on by | Iruzkin bat utzi

Ekainaren 17an, Donostian, errausketari ezezko ozena ematera goaz

Grisa da porlana, grisa errautsa, grisa zaborra. Grisa da batzuek ekarri nahi diguten etorkizuna. Errausketa da eskaintzen diguten bakarra. Errausketa grisa, etsi-etsian. Baina guk, etsipenaren aurrean, kolorea aldarrikatzen dugu.Benetako etorkizuna. Benetan aukera badagoelako errausketa alde batera utzi eta tratamendu garesti eta … Irakurtzen jarraitu

Deialdiak, Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

OSTIRALEAN BEHEKO PLAZAN, 19:30ETAN

Horixe da hitzordua. Denok bat egin nahi dugu festa batean. Denok bat egingo dugu MOSAIKO alai batean. Denok bat egingo dugu Gipuzkoa garbi baten aldeko aldarrian. Duela urtebete erraustegiari moratoria bat ezartzeko eskaera egin genuen, dantzaldi jendetsu baten bidez, eta … Irakurtzen jarraitu

Deialdiak, Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

AZZek hitzaldi zikloa antolatu du

Hona hemen zikloaren programa: Otsailak 1, 19:00etan Emakume Txokoan Hitzaldia: El Tinter enpresako kasu praktikoa Hizlariak: Antonia Barba, El Tinter enpresako zuzendaria Otsailak 8, 19:00etan Sanagustin Kulturgunean Hitzaldia: Hondakinen kudeaketa: Azpeitia eta Gipuzkoako egoera Hizlariak: Leire Etxaniz, Urola Erdiko Mankomunitateko … Irakurtzen jarraitu

Deialdiak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hitzaldia Urretxun: nola bildu eta kudeatzen ditugu hondakinak?

Zumarraga-Urretxu Zero Zabor taldeak antolatuta eta Oñati Zero Zabor taldaren eskutik, datorren asteazkenean, urtarrilak 11a, Urretxuko Aizpuruenea kultur-etxean.

Deialdiak, Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Gipuzkoa Zero Zabor taldearen prentsaurrekoa

Azken egunetan Gipuzkoako Foru Aldundian eta Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioan hartutako erabakiak baloratzeko prentsaurrekoa eskaini du Gipuzkoa Zero Zabor taldeak. GZZak bere poza azaldu nahi du hondakinen gaiarekin loturik berriki izandako hainbat gertaeren inguruan. Txalogarria da oso, 38 udaletako alkate eta … Irakurtzen jarraitu

Deialdiak, Iritzia, Zabaldu atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

GZZren prentsaurrekoa

Azken egunotan hondakinen inguruan erabaki eta notizi asko argitaratu dira eta nahaspila handia dago. Hau dela eta, Gipuzkoa Zero Zabor elkarteak gai honen inguruan irakurketa bat kaleratu behar du. Horregaitik, gaur arratsaldean egingo den prentsaurreko baten deialdia zabaldu du. Eguna: asteazkena Abenduaren 14an Lekua: … Irakurtzen jarraitu

Deialdiak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi