Azokan hitzordua dugu!

Larunbatean, hirugarren urtez, Eskuz esku, bigarren eskuko azoka antolatu du Zumaiako Udalak. Eta aurten, lehen aldiz, Zero Zabor Zumaian taldekook bertan egongo gara munduan zehar gero eta zabalduago dagoen Zero Zabor mugimenduaren inguruan dituzuen zalantzak argitzeko eta, jakina, zuen ekarpenak jasotzeko.

Informazioa elkar partekatzeaz gain, azokan jarriko dugun postuan gure bizitan ohikoak diren produktu berrerabilgarrien erakusketa jarriko dugu eta konposta egiteko kutxa ere ikusgai izango duzue.

Gainera, dirurik gabe gauzak trukatzeko txokoa ere prest izango duzue, etxean dituzuen traste horiek uzteko eta, zorte pixka bat izan ezkero, behar duzuen beste tramankulu zoragarriren bat etxera eramateko.

Ez ahaztu! larunbatean Alondegian izango gara, goizez (10:00-14:00), zein arratsaldez (17:00-20:00)

Post hau Deialdiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s