Gipuzkoako Hondakin Plana bere horretan mantentzeko PSE-EEk sartutako mozioa, atzera bota du Zumaiako udal gobernuak

Bilduren eta Aralarren aurkako botoek, atzera bota dute PSE-EEk proposatutako testua. Hauxe da mozioaren mamia:

“MOZIOA:

Lehena.- Zumaiako Udalbatzak bete-betean babestuko du GHHKPI planean eta haren aurrerapen-agirian jasotako planen garapena. Udalbatzak babestuko ditu, zehazki, hondakinak tratatzeko plantetan inbertsioak egiteko plana –hondakinak tratatzeko plantak kokatzeko Lurraldeko Arlo Planarekin bat–, haren egutegia eta haren finantzazio-plana.

Bigarrena.- Zumaiako Udalbatzak biribilki uko egiten dio hondakinak kudeatzeko aurreikusitako kudeaketa-planak gelditzeari, hartutako konpromisoei heldu nahi baitie. Izan ere, hitzartutakoa betetzen ez badu sekulako zorra hartuko du udalerriak, eta airean geratuko da oinarrizko gai bat: gure udalerriko hiri-hondakinen kudeaketa.

Hirugarrena.- GHHKPI planean eta haren aurrerapen-agirian zehaztutako tratamendu-plantak eraikitzeko obrak amaitzean, Gipuzkoako zabortegi guztiak ixtearen alde egingo du Zumaiako Udalbatzak. Aurrerantzean ere, errausketa saiheste asmoz berreskura daitezkeen zabor mota guztiak beheratzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko politikak lehenetsiko ditu Zumaiako Udalbatzak. Horrez gain, etxeko zaborrak biltzeko modurik onena kalean jarritako edukinontzi itxiak direla deritzo Udalbatzak, eta bide horren alde egingo du.

Zumaian, 2011ko urriaren 20an”

 

Post hau Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s