GHK-k funtzioetan hartutako erabakiak direla eta, “Usurbilgo Itune”ko sinatzaileen adierazpena

Atzo (2011/10/13), Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren administrazio kontseiluak kargua utzi aurreko azken bilera egin zuen. Partzuergoan orain arte agindu dutenek kargu uzteko ekintza bere-berea duten estiloan egin nahi izan dute, diru publikoa, hau da herritar guztiona, enpresa pribatuen esku jarriaz. Azken bilera honetan hartutako erabakien larritasunak, eta hori burutzeko erabili duten moduak, bultzatzen gaituzten gure kezka eta haserrea jendaurrean adieraztera. Horren inguruan hauek salatu nahi ditugu:

Hartutako erabakia. Errauste plantaren OINARRIZKO PROIEKTUA une honetan onartzea oso erabaki larria da. Carlos Ormazabalek zuzentzen duen administrazio kontseilua jakitun da, administrazio kontseilua astebete barru berritzekoa dk oso ondo daki administrazio kontseilu berria – 2011ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeen emaitzek ekarri dutena- ez dela hondakinen errausketa bultzatzearen aldekoa. Era berean jakitun da, indarrean sartzen diren kontratuak bertan behera uzteak miloika euroko kalteordainak eragingo dizkietela gipuzkoako herritarrei.

Egun gutxi barru bere karguak utzi behar dituen zuzendaritza batek ONARRIZKOPROIEKTUA onartzea oso erabaki larria da, baina are larriagoa ondorrengoak kontutan izanda:

  • Erabakia hartu duen administrazio kontseilua funtziotan dago, hau da, maiatzeko hauteskundeetatik ateratako ordezkariek kargua hartu bitartean oinarrizko betebeharrak tramitatzeko eginkizunean. Funtzioan dagoen administrazio kontseilu batek ez dauka inolako zilegitasunik garrantzi handiko erabakiak hartzeko, eta gutxiago hurrengo administrazio kontseiluaren lana baldintzatzeko.
  • ONARRIZKO PROIEKTUA onartu ahal izateko, ezohiko bilera deitu dute. Kontseilu berria osatzeko astebete besterik falta ez denean, ez zegoen horretarako inolako beharrik eta ez dagokien erabaki bat hartzeko xedez egina dago nabarmen.

Gipuzkoako herritarrek jakin behar dute, eta sinatzaileok argi eta garbi utzi nahi dugu, gipuzkoarron zergatatik aterako den  kalteordaina eragingo duen erabakia, Carlos Ormazabalek zuzentzen duen administrazio kontseiluak nahita eta ondorioen jakitun hartu duela, eta kaltetuok eskubidea dugula eragingo zaigun kaltearen ordaina arduradunei eskatzeko. Ezin dugu onartu herritarren diruanahierara erabiltzea eta enpresa pribatuen esku horrela uztea.

Azken erabaki hau ez da inolaz ere ekintza isolatua. Gipuzkoarren osasunaren kontura eta gipuzkoarren diruaren kontura enpresa pribatu batzuei negozioa egiteko aukera ematea xede bakartzat izan duen kudeaketa estilo baten azken agurra da. Herritarrak botoak emateko tresna soiltzat dauzkan klase politiko baten despedidako agurra. Garbi esan dezagun. Errausketa ez da hondakinen arazoa konpontzeko bidea. Errausketa persona horiek beren interesentzako darabilten tresna bat da. Herritarren zergekin eta herritarren osasunaren kontura asmatutako negozio zikina besterik ez da.

Baina Partzuergoan agindu duten hauek badoaz. Eta herritarrok Gipuzkoan hondakinen arazoa konpontzeko ireki den abagunea ez dugu alferrik galtzen utzi behar. Proiektu zoro hau geratu eta osasuna, ingurumena eta guztion ekonomia ardatz izango dituen hondakinen kudeaketa sistema eraikitzeko informazio, eztabaida eta erabakitze epe bat irekitzeko ordua iritsi da. Errausketarentzat moratoria aplikatzeko unea iritsi da.

Post hau Salaketak, Zabaldu atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s