Carlos Ormazabalen GHK-k bere estiloan agurtu nahi izan gaitu Gipuzkoarrak. Gure xoxak enpresa pribatuen esku jarriaz.

Funtziotan dagoen GHKko administrazio kontseiluak ezohiko bilera egin zuen Carlos Ormazabal presidenteak deituta. Gai ordenean, besteak beste garrantzi handiko puntu bat zegoen: Oinarrizko proiektua onartzea.

Oinarrizko proiektua onartzeak, proiektua fase berri batean sartzea dakar, exekuzio fasean, eta horrek hornitzaileekin egindako hainbat kontratu aktibatzea dakar. Horren ondorio zuzena, kontratu hoiek etetean kalteordainak ordaindu behar izatea da. GZZk jasotako informazioaren arabera, 2.000.000 € gehituko litzaizkioke honela, jadanik otsailean bankuekin sinatutako kontratu lotsagarriek eragingo lituzketen kalteordainei.

GZZko kideak, beste hainbat eragieetakoekin batera (errausketaren aurkako koordinadora, Greenpeace), GHKren bulegoan izan ginen, salbuespeneko bilera honetan, maiatzetik, horrelako erabakiak hartzeko zilegitasunik gabe dagoen administrazio kontseiluaren jokaera salatzeko.

Era berean, garbi adierazi nahi dugu, erabaki hau, erabakiak izango dituen ondorioen jakitun hartu dutela Carlos Ormazabalek eta zuzentzen duen kontseiluak. Are gehiago, ondorio hoien jakitun direlako hartu dutela garbi daukagu, hauteskundeetako emaitzen ondorioz sortutako kontseilu berriak hartu ditzakeen erabakiak baldintzatzeko eta hoien kontrako aitzakiak elikatzeko. Horretarako gipuzkoarrak bahitu ekonomiko gisa erabiltzeko ez dute inolako arazorik izan. Gipuzkoar bakoitzak atzo arratsaldean 3 euro gutxiago ditugu, Carlos Ormazabalek bere xantaia elikatzeko erabili baititu.

Arduradunak zein diren garbi dago, eta egin beharreko guztiak egingo ditugu kaltea beraiek ordaindu dezaten.

Bitartean garbi esan behar dugu, sekula ez bezalako aukera daukagula Gipuzkoan moratoria aplikatu eta informazio, gogoeta eta eztabaida fase bat irekitzeko, munduan zehar hondakinen kudeaketan oso emaitza onak ematen ari diren sistemak aztertu eta Gipuzkoara egokitzeko. Gipuzkoarako, Zero Zabor programa bat zehazteari ekiteko garaia da.

Berria

Noaua

Diario Vasco

Post hau Ekin eta ekin, Salaketak, Zabaldu atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s