Artxiboak hilabeteka: ekaina 2011

Garitanok errausketarentzat moratoria eskatuz hartu du Diputatu Nagusi kargua

Bilduko Martin Garitano izango da Gipuzkoako Diputatu Nagusi. Honekin, azken hauteskundeen ostean erakundeetan errausketaren alternatiba eskatzen duten indarrek izan duen gorakadak urrats berri bat egin du. Mankomunitateak osatzeke daude, baina gauzak dauden bezala hondakinak era arduratsuan kudeatzearen aldekoak izango dira … Irakurtzen jarraitu

Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

SDDRa eztabaidagai Espainian

Espainiako legebiltzarrean Hondakinen eta lur kutsatuen lege berria tramitatzen ari dira. Honen inguruan eztabaida handia sortzen ari da merkatalgune eta ontziratze enpresen interesak defendatzen dituztenenen eta ongizate orokorra defendatzen dutenen artean. Bereziki sekulako emaitza onak ematen dituen deposito bidezko bilketa … Irakurtzen jarraitu

Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Kataluniako Atez ateko bilketaren aldeko udalen elkarteak eskuliburua atera du

MANUAL DE RECOLLIDA SELECTIVA PORTA A PORTA EN CASTELLÀ da liburuaren izenburua. Euskaraz “Atez ateko gaikako bilketaren eskuliburua”. Liburua  gazteleraz dago. Atez ateko bilketa daukaten herriak aztertzen ditu. Herrien berezitasunak, kokapena eta abar azaltzen dira. Euskal Herriko esperientziak tartean. Ondorengo … Irakurtzen jarraitu

Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Gauzak argituz

Annie Leonardek aurkeztua eta Irati Sarasuak itzulia, “The Story of the Stuff” film ezaguna, azkenean euskaraz dago. Gauzak argituz tituluarekin, Argia.com webgunean ikus dezakezue. Euskarazko azpitituluak jartzeko, ‘Basque’ hautatu ‘Play’ botoiaren ondoan dagoen leihatilan.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

MORATORIAren haize errotak Zumaiako udaletxean

Duela aste batzuk Zumaiako Udal Batzak egin zuen moduan, Zubietako errauskailuari MORATORIA ezartzearekin bat egin zuten Bildu eta Aralar alderdien zinegotzi berriek. Orain, inoiz baino gehiago, “Aire garbiak bira nazan” kanpainako haize errotak Zubietako labe toxikoen tximiniak garbitzera datoz.

Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Antzuolan %90 atez atekoarekin

Gipuzkoa Zero Zabor taldearen web gunean irakurri dezakezu.

Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatua | Iruzkin bat utzi