Hondakinak erraustu edo ez: zure eskuan dago

Errausketak osasunean dituen eraginak salatzeko ekintza burutu du gaur Gipuzkoa Zero Zabor taldeak. Ekintza bukatu ondoren, idatzi hau irakurri dute:

“Gipuzkoa Zero Zabor: “Guk ere herritarrei botoa arduraz emateko eskatzen diegu”

Igandeko hauteskundeetan erabakiko da gipuzkoarrok datozen 25 urtetan hondakinak erre nahi ditugun edo zero zabor programak martxan jartzea nahiago dugun. Unea aprobetxatu behar dugu. Gure bozka baliatu behar dugu birziklatzearen eta osasunaren alde egiteko. Horregatik, gipuzkoarrei botua arduraz emateko eskatu nahi diegu.

Hondakinak birziklatzearen aldekoak Gipuzkoan gehiengoa garela erakutsi behar dugu. Oraingoan, eta unearen garrantziaz jabetzen garelako, Gipuzkoa Zero Zabor taldeko kideok gipuzkoarroi eskatu nahi dizuegu botua ematerakoan hondakinen gaia kontuan hartzeko. Bozkatu Usurbilgo Ituna sinatu zuten alderdiei. Azken legegintzaldian hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzen alderdi bakoitzak zenbateko lana egin duen baloratu eta horren arabera bozkatzeko deia egiten dugu.

Foru Aldundian gehiengoa lortuz gero automatikoki Gipuzkoak 180 graduko aldaketa emango luke hondakinen kudeaketan. Eta Foru Aldundian bakarrik ez, Udaletan gehiengoa lortzea ere garrantzitsua da, herrietan zero zabor programak martxan jarrita erraustegia jatekorik gabe utziko genukeelako.

Kontrara, guk ere herritarrei botoa arduraz emateko eskatzen diegu. Ez eman botua erraustegiaren lobby bihurtu diren alderdiei: EAJ, PSE eta PP. Alderdi horiek hondakinak erre egin nahi dituzte. Negozioa herritarren osasunaren aurretik jarri dute.

Errauste-planta geratzea posible da. Erabakia, orain, berriz ere, gure esku dago. Baliatu dezagun gure bozka errauste plantari planto egiteko eta hondakinen kudeaketa arduratsu bat ekartzeko.”

GARA egunkariak ekintza grabatu eta bideoa zintzilikatu du.

Post hau Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s