Lapatxeko konpostatze plantari A motako ziurtagiria eman diote

Espainiako “Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural y Marino”-k kalitate ziurtagiria eman dio Lapatxeko plantan egiten den konpostari.

“A” kalitatea kalitate gorena da. Hau da, A kalitateko konposta egokia da nekazaritzan erabilia izateko. Horrek garbi uzten du hondakin organikoak baduela irtenbide egokia, hondakin organikoa gaika biltzeari garrantzia kenduz askotan kontrakoa esan zaigun arren.

Hondakin organiko guztia berezita biltzeko sistema egokia dagoela frogatuta dago, ATEZ ATEko bilketa sistema. Gipuzkoako udal eta herritarrak hamarkadatan errauste planta kutsakorra eraiki eta mantentzen BANESTO, LA CAIXA eta EIB bankuen menpe hipotekatu beharrean, hondakin organikoa konpostatzeko behar adinako eta behar bezalako plantak egitera bideratu daitezela gure zergak.

Hondakin organikoarekin nahastu ez diren gainerako hondakin atalak berreskuratzea askoz errazagoa da eta birziklatzen den ehunekoa asko handitzen da. Organiko guztia gaika biltzea eta tratatzea lehentasuna izan beharko luke arduradunengan.

Post hau Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s