Oñatiko udala bide okerretik: PNV, H1, Aralar, PP eta PSOEk bat egin zuten atez atekoa baztertu eta 5 edukiontzi bidezko bilketaren alde egiteko

Hondakinak nahasiz kutsatzeko eskubidea onartzen duen sistemaren alde egin zuen udal plenoak aipatutako alderdien laguntzaz. EBak kontra bozkatu zuen eta Zutik abstenitu zen.

Bost edukiontzi bidezko bilketa sistema, beira, papera eta ontzi arinak gaika biltzeko edukiontziei hondakin organikoa biltzeko beste bat gehitzean datza. Gaikako bilketarako edukiontziez gain, hondakinak nahasian botatzeko edukiontzia mantentzen da hondakinak nahasi eta zabor bihurtzen segi nahi duenak horretarako “eskubidea” izan dezan bermatzeko.

5 edukiontzi bidezko sistema ezaguna da bere ahalmen eskasa eta kostu altuagatik. Kamioiak bilketa bat gehiago egin behar du, zertarako eta airez beteta egoten den edukiontzi bat jasotzeko. 5 edukiontzirekin lortzen diren emaitzarik onenak %35eko gaikako bilketan dabiltza, 4 edukiontzi bidezkoaren %10-%15 gainetik. Horrek esan nahi du hondakin organikoaren 3/4ak nahasian jasotzeko edukiontzira doazela, dena zabor bihurtuz eta kutsatuz. 5 edukiontzien bilketa sistemak hondakinetako malteriala, berreskuratu eta produktu berriak egiteko bidean jarri beharrean,  alferrik galtzen ditu.  Egunkarien zelulosa, laten aluminioa, material plastikoa, materia organikoa bera… den dena alferrik galduta Atez Ateko bilketa sistemarekin gertatzen ez den bezala.

Post hau Zabaldu atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s