FLISH MOB

Paleozenoaren mugen artean eta Zubietako FLASH MOBa egiteko astebete besterik falta ez denean, Zumaian beste entsegu bat egin eta FLISH MOBa grabatu dugu. Zer bestela? Koreografiaren egilea, maisuen artean maisu, gurekin egon da eta sekulako giroa sortu da talde barruan. Mila esker, Mikel!

Geologoen artean Itzurungo labarrak ezagunak badira, bertan ikusgai dauden Lurraren Historiaren mugen ondorioa da. Itzurunek mugak dauzka eta Foru Aldundiak bultzatzen duen hondakinak kudeatzeko plana ikusita, gure pazientziaren mugak gainezka egin du. Duela 58 milioi urte Lurrak iparra lekuz aldatu zuenean bezala, errauskailuaren aldeko apustua egin dutenek ere iparra galdu dute, zeharo. Hauen axolagabekeriak mugarik ez du, bistan denez.

Olatuek oinak freskatu eta haizeak ideiak astindu dizkigute, inoiz baino ozenago ERRAUSKETARIK EZ! aldarrikatzeko.

Ez ahaztu. Datorren igandean Zubietan dugu hitzordua eta gure dantzak Lurra astinduko du.

Post hau Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s