Antzuolarrak hasi dira hondakinak atez ate biltzen

Debagoiena atez ate webgunetik atera dugu:

Atzo gaueko 21:00etan jarri zen abian hondakinen atez ateko bilketa Antzuolan eta udaleko arduradunak gustura daude “bilketarekin berarekin eta lortutako emaitzekin”. Biltzaileak normaltasun osoz aritu dira gaur goizean ontzi arinak biltzen eta bildutakoa purutasun maila handikoak izan dira. Ontzi arin horiek Legazpiko plantara eraman dituzte.

Herriko kontenedore guztiak erretiratu gabeak direla kontuan izanik udala gustura dago herritarrek eman duten erantzunarekin. Izan ere, edukiontziak eskura izanda, atzo gauean oraindik egon bazegoen ontzi arinak kontenedorera botatzeko aukera. Herritar askok, ordea, ontzi arinez betetako poltsa “txukun eta egoki” zintzilikailuan uztea aukeratu zuen. Gaur kendu dituzte ontzi arinen edukiontziak kaletik eta aste honen amaierarako Antzuolako karriketan beirarentzako iglu berdea soilik egongo da.

Hobekuntzak, gaurtik bertatik hasita

“Atez ateko bilketa sistema malgua da eta hobekuntzarako aukerak baditu”. Bilketa sistema berriari ekitea da lehen pausoa, eta hemendik aurrera atez atekoa doitzen joatea da udalaren helburua; “herritarren beharretara gero eta gehiago egokitu eta emaitzak hobetzeko”.

Horretarako, Antzuolako Udalak Jarraipen Batzordea jarriko du martxan. Jarraipen Batzordearen lehen bilera martxoaren 16an izango da, Olaran Etxean, 18:30etatik aurrera. Antzuolar guztiak daude bilera horretan parte hartzera gonbidatuta.

Post hau Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s