Usurbilera egindako bisitaren kronika sentimentala (II)

Usurbilera egindako bisitaren 2. zatia da hau.

“Beste hainbat datu eman dizkigu Imanol Azpirozek, eta ondoren Joxe Marirekin abiatu gara bilketa ikusi eta herrian buelta bat emanez hainbat kontu landuz. Biltzaileak kale estu batean sartu eta organikoko kuboak hartu eta pan-pan, bi kolpetxorekin kamioian hustu dituzte banan bana guztiak. Norbaitek konpostagarriak diren poltsak erabiltzearen inguruan galdetu du, erantzuna konposta plantan arazoak sortzen dituela (poltsak puskatzerakoan makinetan trabatzen dira) prozesua garestituz eta gainera ez direla behar argudiatzen zuen Joxe Marik. Bi langile dabiltza horretan, bata gidari bestea biltzaile. Hustu ondoren kubotxoa berriro ere bere zintzilikarioan jarri eta aurrera. Tarteka kuboetaz aparte plastikozko poltsa batzuk ere ikusi ditugu, fardelak eta konpresak dira, eta hauek aparte biltzen dituzte kamioian. Orokorrean zaborrak zintzilikatzeko dauden zutabeetan dena ongi jarrita dago. Hala ere tokatu zaigu gaizki ateratako poltsarik ere. Berau ez dute biltzaileek jasotzen eta beraz zutabeetan geratzen dira dagokion egunera arte. Interesgarria da ikustea horrelako akatsak salbuespena direla eta ia ia aipatzeak ere ez duela merezi.

Jendeari inpresio ona egin dio ontziak zintzilikatzeko zutabeen sistemak eta nola dauden ahalik eta txukun eta disimulatuen. Horrekin batera, lehenagoko edukiontzi erraldoien hutsunea ere nabaria da (beirarena izan ezik), oraindik hauek zeuden kokapenak ez baitituzte berrantolatu. Prentsan agertu izan den itsusitasunik, zikinkeriarik, arratoi eta katurik, herritar haserreturik, ez dugu horrelako ezer ikusi. Alderantziz.

Joxe Marik aipatu ditu beste herrietan ontziak biltzeko zutabeei egin dizkieten hobekuntzak, kakoak formaz aldatu eta horrela haizeak ontziak eta poltsak lurrera botatzeko arriskua gutxituz.

Bidean Esne surtidorea ikusi dugu. 100 litro inguru banatzen ditu egunero. Pentsa zenbat tetra-pack hondakin gutxiago sortuko liratekeen Zumaian urte betean!!! Autokonposta egiten duen baratza batetara eraman gaitu ondoren, eta bertan ikusi dugu nola ari den egindako konposta ateratzen.

Herrian sortu duten garbigune “ez ofiziala” ere bisitatu dugu. Bitarteko gutxirekin eta modu probisionalean egin dute, baina funtzionatzen du, eta ongi gainera. Gu han ginela sartu irtenak izan dira, ni Beduara joan izan naizenean ikusi dudana baino gehiago. Ofizialtasuna lortu omen dute eta San Marko mankomunitateak garbigune berria modu egokian antolatzeko ardura ere hartu omen du.

Ondoren, konpostatze komunitarioa bultzatzeko asmoa duten lekua ikusi dugu. Erreka bazterrean dagoen zelai batean proposatu nahi diete, bertatik gertu dauden etxeetako familiei, proiektu honetan parte hartzera gonbidatuz. Joxe Marik zioenez, hamabost bat familiak onartuko balu beraiek pozik leudeke. Udalak konposta kutxak eman eta lekua atonduko luke, txukun eta kurioso kokatuz kutxak altura desberdinetan eta inguruarekin bat eginez, eta bertaratzeko lurrean losa batzuk jarri eta dena txukun txukun jartzeko asmoa dago. Gainera, sukaldeko organikoari nahasteko behar izaten den estrukturatzailea ere udalak eramango lieke bertara. Honetan parte hartzen dutenek ere autokonpostajea egiten dutenek jasotzen duten hobaria jasoko lukete (%40). (((Zumaiako udalak %20 aplikatzen du, eta baratzetan erabiltzen dutenei ezer ez))). Autokonposta eta konpostatze komunitarioa dira bultzatu nahi dutena, alde batetik bilketa eta tratamendu kostoa 0 delako eta bestalde honek sortzen duelako hondakinen inguruko kontzientzi maila altuena.

Kaleak, jendea, normaltasuna eta ontziak zintzilikatzeko zutabeak ikusten jarraitu dugu, larrialdi gunera bideratu gaituzten bitartean.

Larrialdi gune hau tren geltokiaren aldamenean dago, eta beste bat txikiagoa Aginan omen dago. Gune hauek bi erabiltzaile nagusi dituzte. Alde batetik landa eremuko biztanleek gune hauetan bota behar dituzte beren hondakinak, noski bakoitza dagokion edukiontzian sailkatuta. Organikoa autokonpostatu egiten dute, baina gainontzeko atalak ez dira baserriz baserri biltzen, beraz, beraiek larrialdi gunean bota behar dituzte. Bigarren erabiltzaileak bilketa egiten den ordutegiarekin edota egunekin arazoak dituztenak dira. Bai egunero edota inoiz jarrita dagoen egun edo orduan zure hondakinak atera ezin badituzu (lana, oporretara zoaz eta ezin duzu etxean aurreko egunetako zaborra utzi, …) Atez Ateko bulegora joan eta bertan jasotzen da larrialdi guneko giltza.

Badirudi hau martxan jarri zenean larrialdi gune hau txerritoki bat bihurtu zela. Bertan edozein modutara botatzen zituzten zaborrak, eta etxean zaborra sailkatzen ez zuenak toki hau aprobetxatzen zuen ordura arte bezala jarraitzeko. Orduan lekua giltzaz itxi zuten eta arazoak jarraitu zuen, atean uzten baitziren zaborrak edozein modutara pilatuak. Azken irtenbidea kamerak jartzea izan da. Orain atea itxita eta kameren kontrolakin dago larrialdi gunea eta ongi funtzionatzeko modu bakarra izan dela dio gure gidariak.

Trena laster dator eta bagoaz. Mila esker Joxe Mari.”

Post hau Zabaldu atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s