Usurbilera egindako bisitaren kronika sentimentala (I)

Larunbatean Usurbilen egon ginen eta badugu zer kontatu. Bisitak asko idazteko eman duenez, hiru ataletan argitaratuko dugu kronika. Hasteko, konposta eta konpost plantari buruz hitz egingo dugu.

“Zarautz Zero Zaborreko Jon etorri zaigu Usurbilgo estaziora, eta berarekin udaletxe aurrera joan gara. Han genituen Imanol Azpiroz eta Joxe Mari Irazusta zain. Imanolek sarrera moduko bat egin digu egoeraren testuingurua azalduz eta baita lehen aipatutako gazitik makina bat kontu emanez (laguntzarik ez dutela, traba asko jartzen dizkietela, datuak manipulatzen dituztela, …)

Azkenean Lapatxeko konpostatze plantatik zabortegira botatako %40 organikoaren inguruko galdera egin zaio, eta luze eta zabal aritu da konpostatze planta honi buruz. Benetan negargarria omen da planta honen funtzionamendua hasieratik:

  • erositako makinaria desegokia,
  • ondorioz prozesua egiteko sistema txarra,
  • hondakinak tratatzeko modu zabarra:
  1. plantara iritsitakoan aterperik gabe daude hondakinak euri ala eguzki.
  2. estrukturatzailearekin (konposta egiteko bildutako organikoarekin nahastu behar den organiko marroia: zerrautsa, kimaketetako hondakinak, lastoa, …) nahasteko, ez dago nahasgailurik, pala bat erabiliz egiten da. Horrela, ez da nahasketa homogeneo bat lortzen.
  3. fermentaziorako danborretan sortzen den tenperatura ez da nahikoa (danbor hauek erosi aurretik beraiek esan omen zuten hauek ez zirela egokiak, baina kasurik ez. Ondoren, fermentaziorako beharrezko tenperatura lortzen ez zela eta danborrak forratzen ibili omen dira, baina hala ere ez da nahikoa) o danborretatik ateratzen den konposta, aterperik ez daukan heltzeko gunean edukitzen dute, prozesua luzatu eta kalitatea eskastuz.
  4. organikoak isurtzen dituen lixibiatuak ere ez daude ongi bideratuak.
  • Plantak duen tratamendu ahalmena 2.500 tona/urteko besterik ez da. Asteko datuak oinarri hartuta, Usurbil, Oiartzun eta Hernanin artean 62 tona organiko biltzen dituzte, 5. edukiontzia daukaten herrietan 53 tona, eta hauei gehitu behar zaizkie sortzaile handietan jasotakoa (Garbera, Bugati fruta biltegia, …) eta inausketa eta lorazaintzatik jasotzen dena, gero egituratzaile bezala erabiltzeko. Beraz 130 tonatik gora jartzen gara. Lapatxen dauden bi danborretan berriz 48 tona sartzen dira (2×24), eta bertan egon beharra dauka organikoak estrukturatzailearekin nahastua 7 egunetan. Nola demontre egiten duten ez dakigu, baina hau hainbatetan aipatzen diren mirari asko eta asko baino zailagoa da. Eta gainera ez omen da konpostatze planta gehiago behar diputazioko jakintsuen iritziz. Tira, santu bihurtu beharko ditugu.

Bestalde, ez omen da lehen aldia Lapatxeko konpostatze plantatik zabortegira organikoa botatzen dela. Joxe Marik gero esan digun bezala, ikusita tratatzeko duten ahalmena eta iristen zaien hondakin organiko kopuruen desfasea, derrigorrez. Gainera, Usurbilgo kamioiak ere atzera bota izan omen dira okindegietako materiala jaso nahi ez zutelako (masa hau bola itsaskor bat egiten omen zen eta berau ongi tratatzen ez zutenez prozesuan arazoak sortzen zizkietelako. Dena den, hau konpondu zutenean ere aitzakia moduan erabiltzen zuten beste hainbat kamioi hondakin mota hau gabe bidali arren atzera botatzeko, eta Imanol Azpiroz bera plantara gertatzen ari zena konpondu nahian joan zenean Ertzainak eta guzti sartu omen ziren tartean. Harrapazak!!)

Hori bai, bidalitako organikoagatik ederki ordaindu behar izaten dute, 100€ inguru tonako, horretaz gain garraioa ere beraiek ordaindu behar dute. Kontuan hartu diputazioak Usurbilgo herriari oztopatu ziola konpostatze planta bat bertan egitea (organikoa ahalik eta gertuen eta ahalik eta azkarren tratatzearen printzipioak urratuz), kontsortzioak derrigortzen duela Lapatxera eramatera (adibidez, ez diete Itsasun dagoen plantara eramaten uzten), tonako prezioa beraiek jartzen dute nahi duten bezala, eta kasu honetan desproportzionatua da (iparraldean, Itsasun, 60€/tonako),…

Orain Lapatxeko konpostatze planta handitu nahi omen dute. Azpirozen hitzetan, konturatu baitira erabiltzen duten sistema eta makinariak eskasak direla eta konpostatzeko beste sistema batekin antolatu behar baitute beraiek aipatzen duten luzapen hori (Azpiroz eta konpainiak hasieratik esaten zutenaren ildotik)”

Jarraituko du,…

Post hau Zabaldu atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s