FLASH MOB Zubietan

Gipuzkoako Zero Zabor eta errauskailuaren aurkako taldeekin batera FLASH MOB erraldoia egin nahi dugu Zubietan, martxoaren 20an, igandea, eguerdi partean. Asmoa da Zubietako plazan elkartasun uholdea sortzea, enerjia transformatzaileaz inundatzea, eta Zubietako bizilagunei besarkada bat ematea gipuzkoar guztion partetik.

Martxoaren 20a egun berezia izango da, dudik gabe, karga sinboliko handia izango duena. Deialdia zabaltzen laguntzen bagaituzue, eta milaka herritarrek erraustegiaren proiektuan moratoria eskatzen badugu, moratoria lor genezake. Zergatik ez. Dantza egiten duen herriak edozer lor dezakeelako.

Euskal Herriko dantzari eta dantzazale guztiak proiektu honetan inplikatu behar ditugu, martxoaren 20koa benetan handia izan dadin.

Zumaian ere dantza-taldea lanean ari da eta entsaio irekia egiteko asmoa du. Parte hartu nahi izan ezkero, izena eman dezakezue ondoko helbidean: zerozaborzumaian@gmail.com. Eguna eta tokia zehaztuko ditugu; bitartean bideoa ikusi eta etxeko salan praktikatu.

Post hau Deialdiak, Ekin eta ekin, Zabaldu atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s